HAURRENTZAKO AHOTS BEROKETA JOKUA
Jardueraren garapenean azaldu den bezala, oso gomendagarria da haurrek beren gorputza eta ahotsa abesteko prestatzea. Atal honetan ahotsa berotzeko teknikak azalduko ditugu.
Lehenik eta behin, arnasketa prestatu behar da, aproposa izan dadila. Horretarako pare bat ariketa proposatzen ditugu. Arnasketak abesteko zenbait pausu ditu, lehenengoa airea hartzea, bigarrena mantentzea eta azkena airea botatzea, eta bestalde diafragma martxan jartzea beharrezkoa da.
1. Airea hartzearen, mantentzearen eta botatzearen ariketa. Haurrei azalduko zaie sudurretik hartu behar dutela airea lasai. Gero barruan mantendu beharko dute irakasleak bi segundu kontatu arte eta ahoa pixka bat irekiz, eta oso poliki, botako dute. Ariketa honek ahots aparatua erlaxatzen laguntzen die. Pixkanaka airea mantendu behar duten denbora handituz joango da, 5 segundura gutxienez iritsi arte. Batzutan ere, ahalik eta denbora gehien mantendu behar dutela esan dezakegu, horrek emozioa eta ahalegin gaitasuna sustatzen baitu.
Arnasketa modu desberdinetan egin daiteke. Zutik egiten baldin badugu, kontutan izan beharko da hankak pixka bat separatuta izatea eta besoak luzatuta alboetan ekilibrioa lortzeko eta airea pasatzen uzteko. Eserita egingo balitz haurrak bizkarra zuzen eta besoak alboetan izan ditzatela oso garrantzitsua da. Oinez ere egin daiteke, poliki poliki gelan zehar paseatzen doazela. Kasu honetan helduagoak izatea komenigarria da.
Ariketa hau egiteko zenbait errekurtso erabil ditzazkegu haurrek errazago egin dezaten. Esaterako, dena hain hotz egin beharrean, egoerak imaginatu ditzazkegu ikasleek kontzeptuak errazago erlazionatu ditzaten. Esaterako, ipuin bidez imaginatu dezakete lore batzuen aurrean daudela eta usaindu egin nahi dituztela (arnasa sudurretik hartu) airea gorde nahi dutela putz egiteko (airea mantendu) eta gero putz eginez pétalo guztiak kendu nahi dizkietela loreei (putz egin).
- Putz egiteko presioarekin ere jolastu daiteke, pétalo bakar bat kendu nahi dugu, edo osorik….Irakasle bakoitzak nahi adina jolastu dezake.
2. Bigarren ariketa, diafragma aktibatzeari dagokiona da. Haurrek gerrian jarriko dituzte eskuak, bertan zer gertatzen den ikusteko. Ikasleek arnas hartuko dute eta gero botatzeko garaian zenbait kontsonante erabiliko dituzte diafragmarekin kolpetxoak emanez. Hasiera batean zaila dirudien arren haurrak azkar ohitzen dira dinamikara. Gehien aholkatzen ditugun kontsonanteak “f”-a “x” eta “z” dira, haurrek putz egitearekin, norbait isiltzeko egiten den onomatopeiaerkin eta eulien soinuarekin erlazionatu ditzaketelako.
Ondoren ahoa eta bere inguruak prestatzea izango da garrantzitsuena, masailak, ezpainak eta masailhezurra erlajatuz. Ariketa honetarako hainbat prozedura daude, orokorrean nahiko sinpleak.
1. Masailhezurra eta masailak lasaitzeko behatzen puntekin masajea eman aurpegian eta aipatutako zatietan.
2. Aurpegi desberdinak jarri irakaslearen laguntzaz. Begiak oso ondo ireki adibidez, edo ahoa asko zabaldu, mingaina atera, muxu bat emateko ezpainak luzatu…eta okurritzen zaigun edozer egin dezakegu, helburua aurpegiko giharrak lasaitzea eta aktibatzea baita.
3. Aho barnea ezagutzeko goxokiaren jolasa egin dezakegu. Ume guztiek imajinatu beharko dute goxoki bat jaten ari direla eta mingainarekin jolasean ari direla, horrela ahoko paretekin jolas egingo dute.
Azkenik, ahotsa berotzeko beste hainbat ariketa egin ditzazkegu.
1. Esku artean euli bat daukatela imajinatuko dute haurrek. Eskua gora behera eta zirkuluetan mugituko dute eta hauen ahotsak mugimendu horiek jarraitumo ditu, grabeak eta agudoak berotuz. (zzzzzz zarata aterako dute, eulien antzera). Haien doinua ez badator bat eskuak egin duenarekin ez gara gehiegi arduratuko, helburua ez baita agudoak eta grabeak bereiztea.
2. Haurrei animalien doinuak imitatzera gonbidatuko ditugu. Honi esker agudoak eta grabeak erabiliko dituzte animaliaren arabera. Adibidez oilarra kikiriki, edo behia muuuuuuu edo katua… honek denak haien ahotsa berotzen lagunduko dute. a. Zuzenean hain hotza ez izateko irakasleak hainbat esaldu prestatu ditzake abestuz eta esaldiaren bukaeran ikasleek animaliaren doinua imitatu dezakete, adibideetan bezala. Irakasleak lehen zatia kantatu dezake eta ikasleek soilik onomatopeiaren zatia, edo denek dena.
3. Pastel goxo goxo bat dutela aurrean esango zaie umeei eta zein goxoa dagoen adierazteko mmmmmm esan behar dutela. “mmmmm” horrek hasieran pixka bat gustatzen zaigula adieraziko du, baina gero eta gehiago gustatuko zaigu beraz “mmmmm” hori gero eta handiagoa eta agudoagoa izango da.
4. “m”-a berriro eredutzat hartuta eta eskala bat gora eginez bokal desberdinak erabiliko ditugu mu, mo, mi, me, ma egiteko. “m”-a denbora batez mantenduko dugu bokalera pasa baino lehen
Haurren ahotsak berotzeko, eta arnasketa lantzeko hainbat joku eta modu daude. Ohiko abesti sinpleak erabil daitezke edo arnasketa eta ahots beroketa batera lantzen dituzten ariketak ere. Ondorengo adibidean bezala.
HAURREN GIHARREN ERLAXAZIOA
Giharren erlaxaziorako proposatzen dugun prozedura Koeppenen erlaxazioa oinarritzat hartutakoa da. Bertan gorputz osoa erlaxatuko dugu, ahoa eta aurpegia barne.
1. ESKUAK ETA BESOAK: Haurrei zera esango diegu imagina dezatela eskuan limoi bat dutela. Oso fuerte estutu dezatela eta gero askatu dezatela eta besoa erortzen utzi dezatela. Beste bi alditan prozedura berdina egingo dute, aldi bakoitzean fuerteago eta gero besoz eta eskuz aldatu dezatela.
2. BESOA ETA SORBALDAK: Orain haurrek katu bat direla eta esnatu berri direla pentsatuko dute. Besoak aurrerantz luzatuko dituzte eta gero buru gainera eta atzera. Hori egin eta gero besoak erortzen utz ditzatela. Orain ere prozedura berdina 3 alditan errepika dezatela, aldi bakoitzean exageratuago.
3. SORBALDAK ETA LEPOA: Kasu honetan umeek dordoka bat direla imajinatuko dute. Hondartzan daude baina bat batean arriskua dagoela nabaritu dute eta beren burua etxe barrura sartu nahi dute. Horretarako sorbaldak belarrirantz ego behar dituzte eta postura horretan mantendu beharko dute. Arriskua pasa denean berriro burua tera egingo du etxetik. Ariketa hau ere 3 alditan errepikatuko da.
4. MASAILEZURRA: Oraingoan ikasleek txikle erraldoi bat ahoan dutela imajinatuko dute. Zaila da berarekin jolasean ibiltzea, horregatik indarrez mugitu beharko dute masailezurra, txiklea estutuz behin eta berriz. Txiklearen zaporea amaitutakoan bota eta masailezurra erlaxatuta geratuko da. Hau ere 3 aldiz egin beharrekoa da.
5. AURPEGIA ETA SUDURRA: Hain lasai gaudenean euli bate do tximeleta bat hegan etorriko da eta sudur puntan jarriko zaigu. Guk tximeleta gure sudurretik joatea nahi dugu baina ezin ditugu eskuak erabili, beraz aurpegiko gihar guztiak mugitu beharko ditugu indar askoz; sudurra, kopeta, ahoa, begiak…. Hiru alditan egiten joango gara, saiakera bakoitzean indartsuago, azkenean aurpegia lasaitu arte.
6. BULARRA ETA BIRIKAK: Arnas hartuko dute haurrek eta beraiek globo bat izango balira bezala imajinatuko dute euren burua, puztu eta hustu egiten dena. Anas hartuko dute sudurretik, airea mantenduko dute eta begiak itxiz askatuko dute, beren gorputz guztia nola hustutzen den sentituz.
7. SABELA: Ikasleek basoan etzanda daudela imajinatuko dute. Bat-batean elefante bat gainetik pasako zaie eta min gehiegirik ez hartzeko sabela gogortu beharko dute eta posizio horretan agoantatu. Elefantea joatean sabela erlaxatuko dute. Baina beste bi elefante gehiago pasa beharko dira… Elefanteak joatean basotik eskursioa jarraitu beharko dugu, eta oraingoan zirrikitu mehe batetik pasa beharko dugu. Horretarako gure sabel potoloa barrura sartu beharko dugu ia ia bizkarrezurra ukitu dezala. Lortu dugu zirrikitutik pasatzea, baina zoritxarrez beste bi geratzen dira. Azkenik lortu dugu, sabela erlaxatu dezakegu guztiz.
8. HANKAK ETA OINAK: Imajina dezatela orain oinutsik daudela lokatzez betetako erreka batean. Oinak lokatzean sartzen saiatuko dira. Oinek bakarrik lokatzarekin ezingo dutenez hanken bultzaden laguntza ere beharko dute. Ondoren irten kanpora eta sentitu nola oinak eta hankak erlaxatzen diren. Hiru aldiz errepikatu prozedura.
Erlaxazio mota hau luzeegia baldin bada zenbait momentutarako beste teknika motzagoa erabili daiteke honako pauso hauek jarraituz:
1. Lehenik eta behin gorputz guztia astindu oin batetik hasiz, gero bestea, hanka bat, gero bestea, ipurdia mugitu besoak astindu eta gora eta behera mugitu…
2. Behin hori egindakoan lepoa erlaxatu alde batera eta bestera mugituz, gora eta behera…
3. Pauso hau bukatu eta gero ikasle guztiak korroan jarri tren batean egongo balira bezala eta aurrekoari masaje bate mango diote.
GORPUTZA ERLAXATZEKO BESTE HAINBAT ADIBIDEREN BIDEOEN ESTEKAK